Imagen Cabecera

Euskera ı Español

Lorea Ibarrondo Arakistain


Lorea Ibarrondo (Bilbo) Euskal Herriko Unibertsitatean Arte Ederretan lizentziatua da. Arte Ederra ikasketak Technological Educational Institution of Athens unibertsitatean amaitzen ditu. Aldi berean bere dantza zaletasunagatik eta sormen adierazpen berrien bilaketa nahiagatik, maisu eta irakasle ezberdinekin dantza ikasketak burutzen ditu. Madrilera joan eta bai dantza klasikoan, dantza garaikidean eta baita ekialdeko dantzan, prestakuntza zabala jasotzen du. Irakaskuntzan dantza garaikide eta ekialdeko dantza irakasle izan da dantza eskola ezberdinetan.

 

Stott Pilates eta SGA (Stretching Global Activo) instruktorea eta Biomekanika eta Anatomia funtzionalean prestakuntzak jasotzen.


Gaur egun, "Complutum" dantza garaikide konpainian da partaide. Aldi berean dantza garaikidean irakasle eta ekialdeko dantza irakasle ari da, Bilbon eta Madrilen klase eta tailerrak emanez. Stott Pilates eta SGA (Stretching Global Activo) instruktorea baita ere.


"Codigo Cero", "Oriental Sound", "Forma eta musika" eta "Bathrooms" proiektuetan, besteak beste, dantzaria izan da; eta 2010-11 tik aurrera sortzaile lanari ekin dio eremu artistikoan, koreografia sorkuntza eta ikerketa proiektuetan murgilduz.

"Codigo 0"-ren (Cia.Complutum) produkzioa burutu du eta "Frágil. 4 en 1" proiektuan, Cia.Complutum-eko zuzendaritza artistikoaren laguntzailea da.

 

2012. urtean “Eto-plastiak” proiektua martxan jartzen du, mugimenduaren sorkuntza inguruan ikerketa prozesuari hasiera emanez.


Licencia Creative Commons © Eto-plastias-k. Ideia Originala Lorea Ibarrondo Arakistain 2011-12